Anabel Landa, Berangoko Alkatea

Aurkezpena

Ilusio handiz, 2020ko urtarrilaren 28an, Berangoko Udaleko Gobernu Taldeak legealdi honetarako agintaldi-plana onartu zuen.

Agintaldi-planak, datozen urteetan gauzatu nahi ditugun era askotako proiektuak jasotzen ditu.

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen deialdia eta pandemia bera bezalako kontuak direla eta, ez dizuegu orain arte eduki honetan parte hartzeko aukerarik eman.

Eta, orain, jarraian agertzen den zalantza azaldu zaigu, eta zuen jakinaren gainean jarri nahi dugu:

Urtarrilaren 28an, agintaldiko plana onartzerakoan, ez genekien hurrengo hilabeteetan zer gertatuko zitzaigun: ondorio pertsonal, sozial eta ekonomikoak dituen pandemia batek eragindako osasun-alerta bat agertu da, eta bere ondorioak zehazteke daude oraindik.

Hori dela eta, bi aukera hauen artean zalantzan egon gara. Lehenengo aukera: aginte-plana aldatzea, asmo gutxiagoko helburuak markatuz, hasieran planteatutakoak baino txikiagoak. Bigarren aukera: gure jatorrizko planaren berri ematea, haren garapenari buruzko informazio zehatza emanez, edo, hala badagokio, ezarritako helburuak ez betetzearen zergatia argudiatuz.

Bigarren aukera hau hautatu dugu.

Espero dugu zuen babesa izaten jarraitzea, eta plan honetan jasotako ekintzek datozen urteetan Berangorentzat dituzuen itxaropenak betetzea.

Anabel Landa Gaubeka

Berangoko Alkatea

Garatu beharreko jarduerak

Berangoko Udalaren 2019-2023 Agintaldi Planak 43 ekintza garatzea aurreikusi du, 3 ardatzetan antolatuta:
Berango Social

Berango Sozial eta Kulturala

at 50/100 Eginda 31,20%
Berango social y Cultural

Helburuak:

Udalerriko kohesio soziala eta aukera berdintasuna sustatzea.

Kultura jardueretara sarbidea izatea sustatzea eta bultzatzea.

Emakumeen eskubideen defentsa eta genero berdintasunaren aldeko apustua egitea.

Udalerrian euskara erabiltzea sustatzea.

Udalerriko ondarearen balioa nabarmentzea eta babestea

Berango calidad de vida

Bizi Kalitatea eta Parte Hartzea

at 50/100 Eginda 13,30%
Berango calidad de vida y participación

Helburuak:

Kalitatezko udal instalazio eta ekipamenduetara sarbidea izatea erraztea.

Herritarren parte hartzea indartzea eta hedatzea.

Berangoztarren artean ohitura osasungarriak eta kirola egitea sustatzea.

Udalerriko auzoen arteko konexioa hobetzea.

Herritarren segurtasuna hobetzea.

Udalerri osoan irisgarritasuna hobetzea.

Iraunkortasuna

Iraunkortasuna

at 50/100 Eginda 66,70%
Berango sostenibilidad y mirada al futuro

Helburuak:

Ekintzailetza babestea.

Berangoko ingurumen iraunkortasuna landu eta sustatzea.

Nazio Batuen Garapen Jasangarriaren Helburuekin lerrokatutako garapen jasangarria sustatzea.

Bizikleta sustatzea garraiobide alternatibo modura.

Eraikuntza iraunkorra, kohesionatua eta ingurua errespetatzen duena sustatzea.

ODS

Legegintzaldian zehar bete nahi diren 43 ekintzek Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko 17 Helburuen translazioa dute eta honakoak dira.

ODS ODS ODS ODS ODS ODS ODS ODS ODS ODS ODS ODS ODS ODS ODS ODS ODS ODS
Bidali iruzkin bat