01/09/2020
Ikasteko gune berriak irekitzea Santa Anako ekipamendu berri batean, Internetera sartzeko konexioarekin eta zerbitzuaren beharrizanetara egokitutako prestazioekin.
Ikasgela berriak 200 m2-ko lokal batean instalatuko dira, enpresak sortzeko eta berritzeko gune batekin batera.
Proiektuak ezaugarri hauek ditu:
Coworkin espazioa.
Udalerriarentzako eta ingurunearentzako proiektuak bultzatzea.
Genero-ikuspegia duten proiektuak garatzea.
10/07/2019
Udal hiri udalekuetan eredu hirueleduna gehitzea eta hobetzea, Aste Santuan, Gabonetan eta udan eskaintzen diren eskola oporretan.
28/01/2020
Behin-behineko onarpena Udaleko Osoko Bilkuran.
10/06/2019
Udalekuak bertan behera geratu dira Covid-19k eragindako osasun alertagatik.
Berango Merana ikastetxea etorkizunean handitzeko proiektuaren diseinua lehiaketa publiko bidez egingo da, ikasleei zerbitzua emateko gaur egun existitzen diren ekipamendu hobetu eta gaurkotuekin.
28/01/2020
HAPOren aldaketa puntuala hasi da eta, horrek, hezkuntza-instalazioak eraberritzeko espazio bat jartzea dakar.
Berangon euskararen erabilera eta presentzia indartzearen aldeko apustua Horretarako hainbat jarduera diseinatuko dira, Euskaraldia euskara erabiltzea sustatzeko programaren barruan.
Udala Alkarbideren (erakunde arduraduna) bileretara joan da.
Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte izango da. Osasun egoera gorabehera, online egiteko aukera aurreikusten da.
Euskaraldiarako antolatu diren ekitaldiak:
22/10/2020
Antzerkia : “SKRATX”.
29/10/2020
Bakarrisketa : “EUSKAÑOLITIS”.
Kultura eta kirol elkarteak elkartzeko foro bat sortzean datza, Berangon eta udalerri modura duen izaeran kulturak eta kirolak duten garrantzia ikusarazteko, eta entitateen arteko lankidetza eta koordinazioa bultzatzeko, kalitatezko kultura eta kirol eskaintza zabala prestatzen jarraitzeko.
14/03/2020
Hasi barik, COVID-19ren ondorioz.
Argitalpena Gogora Memoriaren Institutuaren eta Berangoko Udalaren kolaborazioaren emaitza izango da, eta gure udalerriaren memoria historikoaren balioa nabarmentzeko eta Berangorekiko konpromisoaren ondorioz sufritu zutenei aitortza egiteko helburua izango du.
02/11/2020
Dokumentua ia amaituta eta gaztelaniaz eskuragarri dago. 1.500 aleko aurrekontua dago eta familia bakoitzeko ale bat banatzea aurreikusten da.
Memoria historikoa berreskuratzeko arloan, ebidentzia grafiko edo testigantzen bitartez ezagutu ditugun eraikinak berreskuratzearen alde egingo da, eskalan eraikitzeko, udalerriaren gertuko historiaren berri emate aldera, hezkuntza eta dibulgazio helburuekin.
10/10/2020
Maketaren zirriborroa garatzen ari gara, baina oraingoz ezin da argitaratu.
Udalak ahalegin nabarmena egin du Berango burdin hesiaren erreferente modura kokatzeko, museo historikoarekin.
10/10/2020
2020an 10 urte beteko ditu ireki zenetik eta hainbat jarduera aurreikusi dira museoa sustatzeko eta urteurrena ospatzeko; udalerriko herritarrak ez ezik kanpoko bisitariak ere erakarriko ditugu, eta Berangon turismoaren eragile modura funtzionatuko du.
Geldiarazita, COVID-aren ondorioz.
10/10/2020
Urteurrena 2022an izango da.
Udalerriko aberastasun historikoa berreskuratzeko apustuan, Berangoko baserrien katalogoa egingo da, existitzen den ondarearen balioa nabarmentzeko eta mantentze edo eguneratze lanak behar dituzten baserriak indartzeko.
02/11/2020
Oinarrizko eraikinekin, 3Dko digitalizazioa egiten ari da.
02/11/2020
Ondare birtuala berreskuratzea. Hala ere, oraingoz ezin da sartu.
Berangoko Udalak oso lotura estua du herrian errotuta dauden nazioarteko lankidetza ekintzekin, esaterako Indian emakumeak ahalduntzeko hainbat jarduera, Vicente Ferrer fundazioarekin, eta Tindufeko errefuxiatuen kanpalekuekin kolaboratzeko ekintzak, besteak beste.
Horren haritik, aurrekontuaren partida proportzional bat urtero gordetzeko apustuari eutsi egin zaio eta indartu egingo da, horrelako proiektuetara bideratzeko.
27/07/2020
Sahararekin, Vicente Ferrer Fundazioarekin eta Aminatarekin lankidetzan aritzeko proiektuak. 2020ko ekitaldian, aurrekontu arruntaren %0,69 bideratuko da horretarako.
17/09/2020
Berangoko Udalak, GKEarekiko lankidetza-hitzarmenaren barruan, 10.000 euroko diru-laguntza eman dio Hahatay - Aminata-ri DEFARATT proiektua gauzatzeko. Proiektu hori, hondakin plastikoak birziklatzeko instalazioa hornitzeko energia fotovoltaikoa instalatzean datza.
Berangoko historian emakume garrantzitsuen historia agerrarazteko konpromisoa daukagu, gaur egun Berango dena sortzen lagundu baitzuten eta iraganean mugarri izan baitziren. Beharrezko ikerketa lana da historian zehar ezkutatu den kolektiboaren balioa azalerazi eta ahalduntzeko.
30/11/2020
Udalak genero indarkeriaren aurkako borrokara bideratutako ekintzak egiteko apustua egiten du, Berangon ospatutako ekitaldi eta ekintza publiko guztietan. Helburua horrelako egoerak saihestea eta horiekiko 0 TOLERANTZIAKO konpromisoa edukitzea izango da.
21/11/2020
“TODOS LO SABEN” filma eskainiko da Antzokian. Penelope Cruz, Javier Bardem eta Ricardo Darin dira protagonistak.
25/11/2020
Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna.
28/11/2020
Luna Llena taldearen emanaldia, “Emakumeak Eszenan” zirkuituan.
Beharrizan bereziak dituzten taldeen kohesio eta integrazioaren alde, Udalak berariazko jarduerak egiteko konpromisoa hartu du, adingabe horien gizarte eta hezkuntza beharrizanei erantzuteko eta udalerriko ekitaldietan parte hartzea sustatzeko.
25/11/2019
Hezkuntza beharrizan bereziak dituzten adingabeei laguntzeko programa.
Aurreko legegintzalditik umeekin adeitsua den hirien inguruko Unicefen ekimenarekin bat egitearen aldeko apustua egin da; egitasmoak Berangoko haurrak ahalduntzeko egiten du lan, udalerriko eragile nabarmen modura. Legegintzaldi honetarako bide horretan jarraitzea proposatzen dugu, eta “Berango hiri adeitsua umeekin” zigilua lortzea.
Plana idatzita dago. Amaituta dago, eta irailean onartuko da. Bilkura bat egin zen haurrekin. Pandemiaren ondorioz, 2 bakarrik egin ziren, zigilua eta azken onarpena emateke daude.
20/11/2020
Último pleno "Berango ciudad amigable con la infancia" y aprobación final.
Berangon txoko sakabanatuak daude, eta horietan pertsona nagusiak eta mendekotasuna duten pertsonak bizi dira; zailtasunak dituzte oinarrizko zerbitzuak ematen dituzten lekuetara iristeko (osasun zentroa, garraio publikoa, etab.). Horregatik, eskaeraren araberako garraio zerbitzu bat martxan jartzea proposatu da, pertsona horien joan-etorriak errazteko.
20/09/2020
Geldiarazita, COVID-aren ondorioz.
Ibilgailu partikularra izan arren, kalean mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonak daude. Oztopo hori murrizte aldera, mugikortasun beharrizan bereziak dituzten pertsona zehatzentzat aparkatzeko leku izendunak esleitzea sustatuko da.
Aniztasun funtzionala daukaten pertsonentzat aparkalekuak modu izenduan esleitzea arautzeko udal ordenantza onartzea.
26/11/2019
Ordenatza onartu eta indarrean jarri da, eta lotura honetan argitaratu da. www.berango.net