Berango Sozial

Berango Sozial KONPROMISOA INGURUMENAREKIN

    at 50/100 Eginda 62,50%
  • Luminaria zaharren ordez kontsumo baxuko berriak jartzea.
    • educación de calidad ods
      at 50/100 Eginda 35%

      Iraunkortasunaren eta energia kontsumoa murriztearen aldeko apustuan beharrezko ahalegina egingo da bide publikoetako kontsumo handiko luminarien ordez beste batzuk jartzeko, iraunkorragoak eta ingurumenarekiko errespetuzkoak.

      Kurtze auzoaren goialdea 2019ko urrian egin zen. 2019ko azaroan, 239 argi-puntu (farolak) berritu ziren Kurtze, Gorrondatxe, Intxaurraga eta Santa Ana auzoetan. 99.358,88 euroko zenbatekoarekin. Jarduketa horrekin, Berangoko hirigunea erabat berritu zen. Gainera, Sabino Arana kalearen atzealdeko aparkalekuan, kontsumo txikiko argiak jarriko dira. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Energiaren Euskal Erakundearen 60.422,85 euroko diru-laguntza jaso zen.

  • Klima aldaketaren aurkako neurriak hartzeko parte hartze prozesua.
    • educación de calidad ods
      at 50/100 Eginda 100%

      Klima aldaketaren borrokan parte hartze prozesu bat egitea aurreikusi da, Berangoko herritarrek arlo horretan eta udalerriaren etorkizunera begira antzematen dituzten premia eta lehentasunak definitzeko.

      Eginda. Aldez aurretik itxi behar izan bazen ere, parte hartzeko 2 tailer egin ziren.

  • Udal Energia Plana idaztea.
    • educación de calidad ods
      at 50/100 Eginda 20%

      Aurreko jardueren ildo berean lan eginez, udal eraikinen energia kontsumoa hobetzeko plan bat idazten lan egingo da.

      Enerki enpresari esleitutako auditoretza.

  • Hondakinak gaika batzeko edukiontzi eremuak egokitu, hobetu eta areagotzea.
    • educación de calidad ods
      at 50/100 Eginda 20%

      Neurri honekin hondakinen multzo organikoa biltzea indartu nahi da. Horren haritik, edukiontziak orokorrean handitzeaz gain, edukiontzi marroien kopurua ere areagotzea planteatu da.

      Garatzen ari da. Leku batzuetan hondakin organikoak sartzeko edukiontzi batzuk jartzea falta da. 25 edukiontzi.

  • Udaletxerako EMAS ziurtagiria lortzea.
    • educación de calidad ods
      at 50/100 Eginda 0%

      EMAS ziurtagiriak Ingurumen Kudeaketako Sistema ezarri duten erakundeak aitortzen ditu, etengabeko hobekuntzarekin konpromisoa hartu badute. Helburua da ziurtagiri hori udaletxeak lortzea, udalerri osoak ingurumenarekin duen konpromisoaren sinbolo modura.

  • Urbanizazio berrietan bidegorrien tarteak sortzea: (Kurtze; Arebeta-Sur, etab.).
    • educación de calidad ods
      at 50/100 Eginda 0%

      Berangon zona berriak urbanizatu izana ikusita, auzoak bitarteko iraunkor batekin lotzearen aldeko apustua egingo da, hau da, bizikletarekin.

  • A kalifikazio energetikoa daukaten etxebizitzak eraikitzea indartu eta sustatzeko udal ordenantza onartzea.
    • educación de calidad ods
      at 50/100 Eginda 100%

      Udalak iraunkortasunaren alde egindako apustuarekin lerrokatutako etxebizitza berriak eraikitzea sustatzeko, eraikuntza iraunkorra sustatzen duen ordenantza onartzea planteatu da.

      Hori indartzen eta arautzen duen udal-ordenantza onartu da. INFO GEHIAGO

  • Ingurumena zaindu eta hondakinak kudeatzeko kontzientziazio kanpainak sortzea.
    • educación de calidad ods
      at 50/100 Eginda 40%

      Inguruan daukagun eremua ahal den neurrian hobetu eta errespetatzeko apustuan, Udalak zenbait kanpaina egitea aurreikusi du, egoera hori nabarmentzeko eta ahal den neurrian egoera hobetzea eragiteko.

      Mankomunitatearekin lankidetzan kontzientziatzea, hainbat jardueraren bidez: zalantzarik gabe birziklatu, papera eta kartoia biltzeko atez ateko zerbitzua, saltokietara bisitak egitea. “Aprobetxamenduko sukaldaritza”, “Stop plastiko”, “Hamaiketako zero zabor” tailerrak. Super heroina Superrafina. Birziklatzeari buruzko binilo informatiboak jartzea, edukiontzietan bertan informazioa ematea, kartak bidaltzea hondakin-ekoizle handiei (industria eta merkataritza). LINKS.

Berango SozialEKINTZAILETZA ETA 2030 AGENDA